2011-10-09 domeka
Euskal Herrian eta Palestinan zein Israelen ordu bera da, hurrengo 15 egunetan holan izango da Bizkaian urriko azkeneko egunetan ordua aldatu arte.
Apur bat urduri gentozan Tel Aviveko Ben Gurioneko aireportuan Israelgo poliziaren kontrolak itzelezkoak izaten diralako. Atzo Yunkipur judutarren jai ospetsua izan zan eta emoten dau horren eraginez poliziak nasaiago ebilzala gaurko egunez.
Palestinarako lan talde honetan 16 pertsona gagoz 6 komunikabiderentzako beharrean gatozan kazetariak, ELA eta CCOO sindukatuetako ordezkariak, EHUko irakasle bi, CEAR-Euskadi alkarteko eta Bizkaiko Abogaduen Alkargoa be tartean.
Niri Tel-Aviveko kontrola GARA egunkariko Rubenegaz batera pasatea tokau jat. Inmigrazino kontrolera heldu eta
- Zergaitik zatozie Israelera? Nogaz zatozie, zertara?
- Non geratuko zarie? Proiektu batzuk? Zeintzuk dira?
- Zein da zeuen arteko harremana?
Azkeneko galdera honi GKE bateko boluntarioak garela erantzun deutsagu eta orduan ez da arazorik egon, aurrera, gure parean egon diran hiru pertsonakaz ez dira hain konforme lotu eta kontroleko iladatik atara eta aparteko gela batera eroan dabez.
Aireportuan Andrea egoan gure zain, Andre BAKEA eta DUINTASUNA GKEak Palestinan daukan ordezkaria da eta autobús txiki baten Tel Avivetik Jerusalemerako bidea egin dogu, ordubeteko bidaia izan da.
Bidean hebraieraz ega ingelesez idaztitako trafiko seinaleak, 18 urteko soldadu gazteek check-point baten geratu gaitue baina pasetan laga deuskue. Hala da be soldadu hoeek guztiak itzelezko ametralladorakaz ikuste benetan deigarria egiten jat.
Tel-Avivetik Jerusalemera doan autobidea ia osorik AEBek emondako diruagaz finantziau dabe, errepidearen %70 okupautako lurraldeetatik pasetan da. Autobide hau judutarrek edo arabiarrak diran israeldarrek baino ezin dabe erabili. Jeruslemera hurreratu eta berehala harresia ikusi dogu, mundo bi errealidade zatitzen dauzan porlanezko erraldoia, alde guztietatik ageri da.
Alfre Elgezabal